Itxi

22:30ean

Albiste onak protagonista, gaur gauean, "Zuen Kasatik, Gure Kasara" saioan

EiTB

Leer en Castellano

Bizi dugun konfinamendu egoeran eman diren albiste onen errepasoa egingo dute Julen eta Antton Telleria anaiek, Jon Plazaolak eta Virginia Santosek.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaurko "Zuen Kasatik, Gure Kasara" saioan albiste onak izango dira protagonista. Julen eta Antton Telleriak, Jon Plazaolak eta Virginia Santosek konfinamendu egoeran gertatu diren albiste onak aurkeztuko dituzte.

Arrakasta lortu duen aktore bat, guraso izan den bikote bat eta koronabirusa gainditu duen gaixo bat izango dira programako elkarrizketatuak.

Kolaboratzaileek ere izango dute beraien tartea atal honetan. Marta Elvirak Euskal Herriko balkoien berri emango du Balkoteoa atalean, Joseba Beloki bizikleta gainean arituko da Eneko Llanos ironmana elkarrizketatuz, Ainhoa Sanchezek bere egunerokoa nolakoa den aurkeztuko digu eta Maddalen Arzallus, berriz, kantuan arituko da.

Ikusleak ere agertuko dira pantailan. Izan ere, Euskal Herriko txoko ezberdinetatik iritsitako "Txoria txori" abestiaren bertsioak izango dira ikusgai. Parte hartu nahi duenak gurekasa@eitb.eus helbidera edo 655 28 34 27 WhatsApp zenbakira bidali ditzake bideoak.

Jon Plazaolak, bere aldetik, bideo xelebreak grabatzen eta erakusten jarraituko du.

"Zuen Kasatik, Gure Kasara" ostegunetan izaten da ikusgai 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)