Itxi

22:25ean

Neska kirolariak protagonista, gaurko 'Harian' saioan

A.H.

EITB

Kirola eta emakumearen artean oraindik dirauten topikoak aztertuko ditu saioak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Aste honetako "Harian" saioak emakume kirolariak hartuko ditu protagonista, izan ere topiko asko daude oraindik kirolaren eta emakumearen artean. Jende askok oraindik kirol batzuk neskentzako egokiak ez direla uste du, eta emakumezkoen kirolak gizonezkoenak baino arrakasta gutxiago dute publikoaren artean.

Emakumearen Nazioarteko Egunaren ospakizunaren oihartzuna luzatuz, "Harian"ek gaia sakonean aztertuko du. Lehen, bazirudien kirola mutilen kontua baino ez zela, baina azken urteotan gero eta neska gehiago animatzen dira kirola egitera. Egun, ia kirol guztietan aurki ditzakegu emakumezkoak, bai bakarkakoetan, bai taldekakoetan.

"Harian" gaur gauean emitituko da 22:25etik aurrera ETB-1en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)