22:00etan
'Zer jan, hura izan', gaur gauean, 'Hauxa2' saioan
EiTB
Osasuntsu jaten ikasi nahiko dute igandean Onintzak eta Anak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaur eskainiko den 'Hauxa2'ren hirugarren saioan, Onintzak eta Anak ondo jaten ikasi nahiko dute. Bizitza osasuntsuago eta garbiago bat izateari ekingo diote buru-belarri, eta, horretarako, Lekeition, Onintzak Muxikan duen baratzean eta Gernikako azokan ikusiko ditugu.
Javi Rivero sukaldariak, Amaia Diaz de Monasterioguren nutrizioan adituak eta Iñigo Vicens kirol entrenatzaileak bizitza osasuntsuago baten gakoak emango dizkigute.
Gure lurreko produktuen onurak ikusiko ditugu Onintza Enbeitaren baratzean. Ondoren, Gernikako azokara joango dira, barazkiak saldu eta azoka barrutik ezagutzera.
Testigantzek ere, euren tokia izango dute 'Hauxa2' saioan. Bypass gastrikoa egina duen Aintzina Intxaustik eta Lekeitioko Rosa Mari, Edurne eta Karmen Marina bizilagunak janarekin eta bizitza osasuntsuarekin duten harremana kontatuko digute.
Umorea, janari gozoa eta bizitza osasungarria bat eginda, gaur, 'Hauxa2' saioan, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.