Itxi

22:00etan

'Hik lan eta nik jai', gaur gauean, 'Hauxa2' saioan

EITB

Leer en Castellano

Amorotoko festetako pregoilari eta txupinera izango dira Onintza Enbeita eta Ana Goitia.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Onintza Enbeitak eta Ana Goitiak bere biziko albistea jasoko dute 'Hauxa2' saioan: Amorotoko festetako pregoilari eta txupinera izatera gonbidatuko dituzte.

Aitzakia horrekin, gure bi protagonistak festa giroan murgilduko dira; urteetan zehar festek izandako bilakaera aztertzetik hasi eta antolatzeak dakartzan lanetaraino.

Amorotoko San Martin jaiak eta Lekeitioko sanpedroak ezagutuko dituzte: Kaxarranka dantza ezaguneko protagonistarekin izango dira, emakumeen aurreskuaren tradizioa deskubrituko dute eta, besteak beste, Gorka Ortiz de Urbina Zeledon ospetsuak pregoilari onak izateko gomendioak emango dizkie.

'Hauxa2' saioa, gaur, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (3)