Itxi

22:00etan

Euskal Herritik atera gabe mundua ezagutuko dute, gaur, 'Hauxa2' saioan

EITB

Leer en Castellano

Ana Goitiak eta Onintza Enbeitak gure artean bizi diren atzerritarrak bisitatuko dituzte.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Aste honetan 'Hauxa2' saioko protagonistek, Ana Goitiak eta Onintza Enbeitak, bidaia bat egitea pentsatu dute. Lekeitioko beraien betiko fruta-dendako Baro nagusi senegaldarrarekin hitz egin ostean, ordea, ohartuko dira Euskal Herritik atera gabe mundua ezagutu dezaketela.

Anak eta Onintzak gure artean bizi diren atzerritarrak bisitatuko dituzte. Tokitik mugitu gabe, besteak beste, Senegal, Alemania, Japonia eta Argentinara gerturatuko dira. Euren kulturan murgiltzeaz gain, atzerriko euskaldunek hemen jaiotakoak nola ikusten gaituzten jakingo dute.

Javi Rivero sukaldariaren eskutik Euskal Herriko eta kanpoko gastronomia ere ikertu eta dastatuko dute eta Mikel Morris hizkuntzalariak menderatzen dituen 13 hizkuntzen artean euskara zenbateraino maneiatzen duen frogatuko du Onintzari erronka botata.

Azkenik, elkarbizitza eta ezberdin izatearen aberastasuna aldarrikatzeko, irrintziz eta bertsoz beteriko afari multikulturala egingo dute.

'Hauxa2' gaur izango da ikusgai 22:00etan eitb.eus-en eta ETB1en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)