21:00etan
Denboraldiko azken 'Hauxa2' saioa, gaur gauean, ETB1en
EITB
Gauza zaharrekin hautsi eta berriei bide eman behar zaien aztertuko dute Ana Goitiak eta Onintza Enbeitak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Denboraldiko azken 'Hauxa2' saioa ezkerreko hankarekin hasiko dute. Ana Goitia eta Onintza Enbeitaren autoa hondatu egingo da Pello Zabalaren bedeinkapena jaso arren. Gertaera horrek beta emango die gauza zaharrekin hautsi eta berriei bide eman behar zaien edo ez galdetzeko.
Markel Irizar txirrindulariaren eskutik, ezbeharrak atzean utzi eta aurrera baikortasunez nola begiratu behar den ikasiko dute Bizipoz kafetegian.
Zahartzaroan aspertzea zer den ez dakiten erretiratu 'gazte' batzuekin ere izango dira Ana eta Onintza yoga egiten. Bestalde, desagertzear dauden lanbideen etorkizunaz mintzatuko dira Lekeitioko zapata-konpontzailearekin.
Jose Pablo Arriaga eskultoreak dena utzi eta berak eginiko belaontzian egin zuen bidaia azaltzeaz gain, 'Hauxa2'ko protagonistak auto klasiko artean ikusiko ditugu, euren betiko automobilaren ordezko bila.
'Hauxa2' gaur izango da ikusgai 21:00etan eitb.eus-en eta ETB1en.