Kargatzen...
Itxi

Denboraldi Berria

11:30ean hasiko da "Helmuga" saioaren denboraldi berria

EiTB

Ana Ramosek aurkeztuta, hiru kirol erreportaje eskainiko ditu saioak 11:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Your browser doesn’t support HTML5 video

"Helmuga" kirol saioak denboraldi berria hasiko du gaur, urriak 4, ETB1en eta eitb.eus-en.

Hiru erreportaje eskainiko ditu. Lehen erreportajea Henri Breuillek Kanbon duen bizikleta zaharren inguruko museoari buruzkoa izango da.

Ondoren, Irungo Leka Enea taldeko Endika Diez mahai-teniseko jokalari profesionala ezagutuko dugu. Eta amaitzeko, aurtengo udan Eslovenia, Elbrus eta Alpeetan barrena egin dituzten mendi errekorrei buruz arituko da saioa.

"Helmuga" igande goizero izango da ikusgai, 11:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)