11:30ean
Amaia Osaba piraguista, Hickory golfa eta izotz eskalada, gaur, "Helmuga"n
EiTB
Ana Ramosek gidatuta, igande goizean, 11:30etik aurrera eskainiko dira hiru erreportajeak ETB1en eta eitb.eus-en.
"Helmuga" saioak hiru kirol erreportaje eskainiko ditu gaur ETB1en eta eitb.eus-en.
Lehenik, Amaia Osaba piraguista iruindarrarekin izango da saioa Arga ibaiaren inguruan. Amaiak Europa eta Munduko Txapelketak irabaziak ditu maratoi distantzian.
Ondoren, Hickory golfa ezagutuko dugu. Hau da, intxaurrondo makilekin, garai batean golfean jokatzen zen modua.
Eta bukatzeko, izotz eskalada izango da protagonista. Horretarako, Will Gadden eskutik desagertzear dauden Kilimanjaroko glaziarretan nola eskalatzen den erakutsiko digu programak.
"Helmuga", igande goizero izaten da ikusgai, 11:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.