Itxi

23:15ean

Eibarko Lambretta Servetta motorrak, gaurko 'Herri People' saioan

A.H.

EITB

Horrez gain, euskal musika-tresnak, esnekiak eta ukenduak egiten ikasiko dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Astelehen honetako 'Herri People' saioak hainbat istorio eta pertsonaia ekarriko ditu. Hasteko, garai batean Eibarren ekoizten ziren Lambretta Servetta motorren gaineko ikastaroa emango du Patxi Lejardik, eta, ondoren, euskal musika-tresnak egiten dituen tolosar bat bisitatuko du Ibon Gaztañazpik.

Horrez gain, esnekiak modu tradizionalean egiten dituen nafar bat ezagutuko dute, eta ukenduak egin eta aurikuloterapia baliatzen duen ordiziar batekin izango dira. Amaitzeko, 150 kiloko harria jaso duen aurreneko emakumearekin arituko da Ibon Gaztañazpi.

'Herri People' saioa astelehen honetan izango da ikusgai, 23:15etik aurrera, ETB1en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)