23:10ean
Tuppersex-a eta beste hainbat kontu, 'Herri People' saioan
A.A.
EiTB
Ibon Gaztañazpik Euskal Herrian barrena bizi diren pertsonaien bilduma osatzen jarraituko du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
'Herri People' saioaren atal sorta berria datorkigu datorren gaur gauetik aurrera ETB1era. Ibon Gaztañazpiren eskutik, Euskal Herria osatzen duen jendearen bizitza eta arima ezagutzeko aukera izango dugu. Kontatzeko asko duten lagunak dira, bizimodua ateratzeko modu ezberdinak eta, zenbait kasutan, bitxiak dituztenak.
Astelehen honetan, lehenik eta behin, Azkoitiko plazagizon ezagun batekin solastatu da Ibon Gaztañazpi. Tuppersex-aren sekretu guztiak estalgabetuko ditu Ondarroan, eta putz eginez, pultsuan edo airean, beira lantzen duen euskaldun bakarrarekin izango da Irunen.
Horrez gain, boxeolari beterano baten bizipenak eta bere gorputzaren pisua halako hiru altxatzea lortu duen oriotarra ezagutzeko aukera izango dugu. Hitzordua astelehenean izango da, 23:10ean, ETB1en.
TB1en.