Gaur, 23:15ean
Angulaz, harri jasotzaileez eta sagardoaz, 'Herri People' saioan
A.E.
EiTB
Bost istorio berri ekarriko ditu Ibon Gaztañazpik gaurko saioan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Euskal herritarren gaineko bost istorio dakartza 'Herri People' saioak. Izen handiko harri jasotzaileengandik hurbil izan den mutrikuarrak harrera egingo dio saioko lan-taldeari bere lantegian. Ondotik, bizitza osoa angulen peskizan eman duen oriotarra elkarrizketatu dute. Hernanin egingo dute parada gero, sagardoaren inguruko hamaika istorio entzuteko asmotan. Erregidore baten egunerokoa ezagutze aldera, Bilboko Arriaga antzokira joko dute. Eta bukatzeko, euskarazko karibetar taldeak dantzan jarriko ditu guztiak.
'Herri People' gaur, 23:15ean, dago ikusgai ETB1en.
/strong>.