23:10ean, ETB1en
Ardiei buruzko erreportajeak, gaur gauean, 'Herri People' saioan
A.E.
EiTB
Ardiekin zerikusia duten jardunak erakutsiko ditu Ibon Gaztañazpik.
Your browser doesn’t support HTML5 video
'Herri People' saioa ardia eta ardiarekin zerikusia duten erreportajeekin osatuko dute gaur gauean. Maiatzean igotzen dute artaldea artzainek mendiko larreetara bazka egokiaren bila. Artzain horietako bat da Jose Intsausti ordiziarra eta berarekin egongo da Ibon Gaztañazpi.
Martxotik uztailera bitartean aritzen da Mikel Etxeberria Euskal Herriko aziendetan barrena ardiei ilea mozten. Getariko Agerre Berri baserrian egin dute hitzordua berarekin eta beste hiru ardi moztaileekin.
Arditik bildotsa eta bildotsaz gozatzeko, burruntzia: Abadiñon, Aitor Jaiok eta Lorentzo Ziarsolok bildotsa burruntzian erreko dute.
Halaber, Elgoibarren Mausitxa baserrian egongo dira Idiazabal jatorrizko izendapena duen gazta nola egiten den erakusteko.
Hilario Arbelaitzek, berriz, zainzuri eta gazta entsalada goxoa prestatuko du. Oiartzungo Zuberoan jatetxeko maisuak edonork egiteko moduko platera nola egin erakutsiko du. Horrez gain, Bruce Springsteen bera txoratuta utzi zuen gazta-tartaren sekretuak kontatuko ditu.
'Herri People' gaur emitituko da, 23:10ean, ETB1en.
TB1en.