22:25ean
Kontxako Bandera hizpide, gaurko 'Herri People' saioan
A.H.
EITB
Sailkatu diren gizonezko bost talde euskaldunen ordezkariekin eta emakumezkoen lau taldeko patroiekin izango da Ibon Gaztañazpi.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaur gaueko 'Herri People' saioak Kontxako Bandera hartuko du hizpide. Sailkatu diren gizonezkoen bost talde euskaldunen ordezkari desberdinekin elkarrizketak egin ditu Ibon Gaztañazpik: Jose Luis Korta (Kaiku), Urko Redondo (Orio), Aitor Balda (San Pedro), Ion Salsamendi eta Iker Zabala (Urdaibai). San Juaneko ordezkariekin, berriz, igandean izan dira gosaltzen eta Donostiarako bidaia haiekin egingo dute autobusean.
Emakumezkoen lau taldeko hitru patroiekin ere izan da Ibon: Nagore Osoro (Zumaia), Aiala Uribelarrea (Errenteria), Nadeth Agirre (Orio) eta San Juanekoarekin igandean izango dira.
Nola bizi dituzte estropadak? Nola entrenatzen dute? Nola moldatzen dituzte txapelketa eta entrenamenduak haien eguneroko bizitzan? Zer suposatzen du txapelketa irabazteak? Haien bizipenak orokorrean ezagutu nahi dituzte.
Elkarrizketa hauetaz gain, 11 Kontxako Bandera irabazi dituen Antonio Oliden arraunlari ohiarekin ere izango dira Esperanza kirol elkartearen txokoan bere bizipenei buruz hitz egiten.
Azkenik, igandean ere izan dira Donostian, Hondarribiko ordezkariren batekin finala zuzenean ikusten, eta Urdaibaiko txapeldunekin elkarrizketatxoa egin du Ibonek.
'Herri People' gaur emitituko da, 22:25etik aurrera, ETB1en.
rong>en.