Gaur, 22:15ean
Herri kirolen munduko emakumeak protagonista 'Herri People' saioan
A.H. | EITB
Gizonez osaturiko mundu batean emakumeek duten presentzia eta bertan jarraitzeko izan duten indarraz eta kemenaz arituko da saioa.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Ibon Gaztañazpi herri kirolen munduan murgilduko da 'Herri People'en Emaion egurra! atalean gaur gauean. Ederki asko ezagutzen du 'Herri People' saioko aurkezleak plazetan izaten den giroa, baina aste honetan beste ikuspegitik ezagutuko du: protagonisten bizipenetatik, hain zuzen ere. Bizipen horiek ez dira batere arruntak izango, saioak hartuko dituzten protagonistak ez baitira arruntak: emakumeak dira gizonez osaturiko mundu batean.
Urte gutxi pasatu dira lehenengo emakumea herri kiroletan hasi zenetik, baina gero eta gehiago dira gaur egun ikus daitezkeenak. Bakarka, binaka edo taldeka hasi dira euren lekua bereganatzen.
Gero eta ohikoagoa da txapelketetan edo erakustaldietan ikustea, baina orain arte jorratutako bidea ez da beti erraza izan. Indarraz eta kemenaz egin behar izan diete aurre oztopo guztiei, eta bertan bizi izandako une gazi-gozo horiek atal honetan ezagutu ahal izango dituzte.
'Herri People' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.
ta eitb.eus-en.