Kargatzen...
Itxi

22:15ean ETB1en

Artearen eta artisten bila, gaur gaueko 'Herri People' saioan

A.H. | EITB

Leer en Castellano

Ibon Gaztañazpi euskal musikari, antzezle, artisau eta artistekin bilduko da, haien artelan eta trebetasun bereziak gertutik ezagutzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Artearen bila abiatuko da Ibon Gaztañazpi gaur gaueko 'Herri People' atalean. Euskal Herriko biztanleriaren erradiografia osatzeko musikariekin, antzezleekin, artisauekin eta, oro har, artista den jendearekin bilduko da 'Herri People'eko aurkezlea.

Gure herrietan badaude erdi ezkutuan geratzen diren hainbat artelan, agerian ez dauden bitxiak eta harrituko gaituzten trebetasun bereziak. Horiek guztiak topatu eta azaleratuko ditu Ibon Gaztañazpik, gaur, 22:15etik aurrera eitb.eus-en eta ETB1en.

-en eta ETB1en.

Bideoak (1)

Galeriak (1)