Itxi

22:15ean ETB1en

Musikari eta kantari herrikoiak, gaur gauean, 'Herri People' saioan

A.E.|EiTB

Leer en Castellano

Musika izango du ardatz Ibon Gaztañazpik aurkeztutako saioak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

"Kantuz sortu naiz eta kantuz nahi bizi". Halaxe dio kantak eta halaxe ibiliko da Ibon Gaztañazpi 'Herri People' saioko gaurko atalean. Musika izango da programako ardatz nagusia eta musikari herrikoiak ezagutzeko parada izango dugu. Nota bakoitzean arima eta pasioa jartzen duten horietakoak, kantari ibiltzen direnak, nahiz eta ibilbide profesionalik ez izan.

'Herri People'eko albuma osatzen jarraitzen du Gaztañazpik eta, oraingo honetan, musikari eta kantariak topatuko ditu bere ibilbidean. Gure herrialdea bezain zabala eta ugaria izan daiteke musika eskaintza eta hori azalduko da gaurko atalean. Zazpi nota txiki oso handi bihurtu daitezkeelako, egoki jotzen badira.

'Herri People' 22:15ean dago ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.

rong>

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)