Estreinaldia
"Herri Txiki, Amerika Handi" saioaren estreinaldia, urtarrilaren 1ean ETB1en eta eitb.eus-en
EITB Media
Zuhaitzek eta Pagadik AEBrako bidaiari ekingo diote urtea hasteko. Los Angelesera iristeko bidean, Ameriketan bizi diren euskaldunak ezagutzeko aukera izango dute. Igandean, 22:00etatik aurrera.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Zuhaitzek eta Pagadik, amets bat betetzeko asmoz, Ameriketako Estatu Batuetan barrena bidaia berezia egingo dute urtea hastearekin batera. Zehazki, izar handienen hiriburura, Los Angelesera iristea izango dute helburu, baina bidea ez da hegazkin bidaia batera mugatuko. Horregatik, Ameriketan bizi diren euskaldunen laguntza beharko dute bi aurkezleek euren nahia betetzeko.
Urtarrilaren 1etik aurrera, urtarrileko igande guztietan, Ameriketan bizi diren hainbat euskaldun ezagutzeko aukera izango dute ikus-entzuleek "Herri Txiki, Amerika Handi" saioan, ETB1en eta eitb.eus-en. Lehenengo saioan, aurkezleek Elkon (Nevada) hartuko dute lurra. Hurrengo saioetan Reno, San Frantzisko eta Las Vegas ezagutuko dituzte eta azkenik, euren helburua lortu, eta Hollywoodeko izarren pasealekura iritsiko dira.
Bidaian zehar, Zuhaitzek eta Pagadik bertara joandako euskaldunak edota horien seme-alabak ezagutzeko parada izango dute. Bertan, euren bizipenak ezagutuko dituzte, baita euren egunerokoa ere.
Lehenengo saioa: Elko (Nevada)
Lehenengo saioan, besteak beste, Euskal Herritik kanpo dagoen Ikastola bakarrean irakasle den Ane ezagutuko du Pagadik. Anek hiria erakutsiko dio, baita boloetan jokatzen ere, baina dena ez da dibertimenduz josita egongo Pagadiren bidaia honetan, espero gabeko momentu batean Polizia agertu eta eskuburdinak jarriko baitizkio. Zergatik? Zer egin ote du aurkezleak?
Bestalde, Begoña eta Lino Zabalak euren etxearen atarian duten Gernikako arbola erakutsiko diote Zuhaitzi. Denek batera Gernikako arbola kantatuko dute, baita AEBko ereserkia ere. Horrez gain, Jose Mari Maguregirekin denboran atzera egin, eta artzain garaietara bidaiatuko du.
Bi aurkezleek picnic batez gozatzeko aukera izango dute, eta euren gonbidatuek jaten hasi aurretik duten ohitura ere ezagutuko dute.
Ez galdu "Herri Txiki, Amerika Handi" saio berria, urtarrilaren 1etik aurrera, urtarrileko igande guztietan 22:00etan ETB1en eta eitb.eus-en.