21:30ean
'Herri Txiki, Infernu Handi' Nafarroako Arantzan izango da gaur
EITB
Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik mendiko herri txiki honetako biztanleen nortasuna gertutik ezagutuko dute.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Aste honetan, Nafarroako Arantza herria bisitatuko dute Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan. Urte askotan zehar mendi mutilen herria izan da Arantza, eta garai batean mendian aritzen ziren gazteek zer bizimodu mota izaten zuten azalduko diote Zuhaitzi Donatok eta Pantaleonek, mendian lanean aritutako bi lagunek. Arantzako azken behortzaina ere ezagutuko du, eta baita ere karabana batean bizi den laguna. Usotan egiten saiatuko da eta Anak mendiaren gazi-gozoen berri emango dio.
Herri txikia izan arren, auzo bitxiak ditu Arantzak. Horietako bi ezagutuko ditu Pagadik: Vallecas eta Korea. Ondoren, herriko bi ile-apaintzaileekin egongo da: ile-apaintzaile klasikoa, bata, eta modernoagoa, bestea. Arantzako auto sortzaile berezia ere ezagutuko du eta herriko bikiekin oiloen munduan barneratuko da. Kutsidazu bidea Ixabel liburuaren benetako bertsioa ezagutuko du eta, azkenik, Arantzako barrunbeetan sartuko da Pagadi, kobazulo estu eta sakon bat bisitatuko baitu.
'Herri Txiki, Infernu Handi' gaur gauean izango da ikusgai, 21:30etik aurrera, ETB1en.