ETB1en
Zeanuritarrak protagonista, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan
A.A.
EiTB
Bizkaiko Arratia bailara joango dira bisitan orain honetan Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Herri txikietako bizitza nolakoa den ezagutu asmoz, Euskal Herrian barrena bidaia egiten ari dira Mikel Pagagi eta Zuhaitz Gurrutxaga. Aste honetan, 'Herri Txiki, Infernu Handi'ko lan-taldeak Bizkaia aldera joko du, Arratia bailaran dagoen Zeanuri herrira.
Zuhaitzek zeanuritarrak negurako nola prestatzen diren ikusiko du. 'Bilboko ur' famatua Zeanurin sortzen dela deskubrituko du eta ondoren Ipiña auzora egingo du bisita; han, 'Pirrasmobil' izeneko auto berezian ibiliko da.
Betidanik artzaintzarako tradizio handia izan da Zeanurin, eta ardiei ilea mozten dien moztaileak erakustaldia egingo du. Ordiziako gazta lehiaketan lehen saria lortu zuten artzainekin ere egongo da.
Zeanurik, garai batean, proportzioan biztanleko apaiz gehien zituen herria omen zen. Horri buruz hitz egiteko, Pagadik Eleizalde aita semeak elkarrizketatuko ditu, elizaren ardura duen sendia.
Zahar etxera ere bisita egingo du Pagadik, Gaztetxean baino gazte gehiago dagoen zahar etxera, eta ondoren, Gorbeako 'gendarmea' ezagutuko du.
Azkenik, Pabiren laguntzaz, Espainiako presidenteari Zeanuri bisitatzeko gonbidapena luzatuko diote gutunez.
'Herri Txiki, Infernu Handi' gaur gauean, 21:30ean, dago ikusgai ETB1en.