ETB1en
Igeldon izango da, gaur, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioa
A.A.
EiTB
Donostiako auzoa ezagutuko dute, aste honetan, Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Aste honetan Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik Igeldora egingo dute bisita. Donostiako auzo honetako hainbat bitxikeria emango dizkigute ezagutzera, gaur, 21:30etik aurrera ETB1en ikusgai izango den 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan.
Bertan, Mikel Pagadik Igeldoko igel ospetsua ezagutuko du. Hala ere igelak ez dira izango Pagadik ikusiko dituen animalia berezi bakarrak, yamak ere bertatik bertara ezagutuko baititu, animalia polit bezain zakarrak. Eta Igeldoko algen misterioa argitzen saiatuko da Pagadi, izan ere, aurten ez baita algarik azaldu Igeldoko itsasaldean. Horretarako motordun makina batekin algak biltzen dituen laguna elkarrizketatuko du.
Zuhaitzek, berriz, Igeldoko esnearen berri emango digu, Igeldo osoan zein inguruko herrietan edaten den esnea. Igeldotik Santiagoko bidea igarotzen da eta bertan erromesei laguntza ematen dien laguna ezagutuko du. Igeldoko animalien errekuperazio zentroan bisita egingo du eta garai batean Igeldoko arroketan lanpernak nola harrapatzen zituzten azalduko diote. Azkenik, lapak nola biltzen dituzten ikasiko du Zuhaitzek.
o du Zuhaitzek.