21:30ean
'Herri Txiki, Infernu Handi' Ataunen izango da gaur
A.E.
EiTB
Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga Gipuzkoako herririk luzeenean izan dira.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaur gauean, Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak Gipuzkoako Ataun herria bisitatuko dute 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan.
Auzo ugariz osatutako herria da Ataun, eta betidanik nolabaiteko pikea egon da auzoen artean. Hori izango da Pagadiren lehen erronka, auzoen arteko errezelo hori zertan den argitzea; horretarako, San Martin eta San Gregorio auzoetako bizilagunak elkarrizketatuko ditu.
Ondoren, Agerre Handi baserrira joango da. Han traktorerik ez zegoen garaian oso teknika bitxia erabiltzen zuten belarra menditik ganbarara jaisteko, eta teknika horixe ezagutuko du. Euskal Herriko txistorrarik onena egiten duten harakinak ere elkarrizketatuko ditu. Eta azkenik, Torto ezagutuko du, Ataungo pertsonaia mitologikoa.
Zuhaitzek ateak ireki berri dituzten bi negozio bisitatuko ditu: herriko estankoa eta herriko ileapaindegia. Eta ondoren, ia 200 urte indarrean daramatzan negozioa ezagutuko du, Rafaelene taberna. Etxeko garagardoa egiten duen ataundar batek garagardoa egiteko teknika erakutsiko dio. Sexathloia egiten duen atleta gaztea ere ezagutuko du, eta, azkenik, Ataungo taloen arrakastaren sekretua argitzen saiatuko da.
'Herri Txiki, Infernu Handi', gaur, 21:30ean, izango da ikusgai.
/p>