Kargatzen...
Itxi

ABESTI BIKAINAK

'Herri Txiki, Infernu Handi' saioko kantu guztiak, playlistetan jasota

G.U.

Atal bakoitzaren soinu bandak sartu ditugu hainbat kantu zerrendatan, eta guztiak entzungai dauzkagu saioaren atarian.

'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan, Euskal Herriko hainbat txoko berezi erakusten digute igandero Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak. Atal bakoitzean, tokian tokiko irudi ederrak ikusten ditugu abesti bikainez girotuta. Bada, kantu horiek guztiak entzungai jarri ditugu hainbat playlistetan.

Kantu zerrenda osatu dugu programa bakoitzeko, saioaren soinu banda osatze aldera, eta webgunean daude guztiak entzungai.

"Herriz Herri" izeneko atalean, gainera, orain arteko herrien ibilbidea egin daiteke, bakoitzeko bideoak, kantuak eta EITB Nahieraneko estekak nabarmenduta.

Informazio gehiago (2)