Igandean
'Herri Txiki, Familia Handi': denboraldiaren unerik onenen errepasoa
EITB
Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik orain arte emandako 22 saioetan bizitutako unerik onenak errepasatuko dituzte, iagdnean, 21:30ean, ETB1en.
Your browser doesn’t support HTML5 video
'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan, Euskal Herriko 22 herri ezagutu dituzte Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik, bertako herritarrei esker. Igande honetan, denboraldian bizitzako unerik onenen errepasoa egingo dute. Une dibertigarriak, hunkigarriak, denetarik jaso dute ETB1eko saio arrakastatsuan, eta, igande gauean, 21:30ean hasita guztiak gogoratu ahal izango ditugu
Denboraldi honetan ETB1en ikusi dugun saio arrakastatsuena izan da 'Herri Txiki, Infernu Handi'. Goizuetatik hasi, eta Antzuolarainoko bidean, Euskal Herriko herri txikien xarma ezagutu ahal izan dugu. Ikus-entzuleen babesa izan du astez aste saioak, audientzia marka ezinhobeak lortuz. Euskal Telebistako lehenengo katerako proposamen berri honek publikoaren ikusmina eragin du, gertutasuna eta umorea uztartu dituen formatu berritzailearekin. Bi aurkezleek bidaia horretan audientziaren babesa lortu dute. Lehenengo denboraldi honek, bataz beste, %7,4ko audientzia zatia lortu du euskaldunen artean, eta 118.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du.
an du.