ETB1en
Mañarian izango da gaur 'Herri Txiki, Infernu Handi'
A.E.
EiTB
Bertako bizilagunak ezagutuko dituzte Zuhaitz eta Pagadi aurkezleek, bakoitzak bere bidetik.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Urkiolako mendatearen sarrera atea den Mañaria herrixka ezagutzera joango dira gaur gauean Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan, 21:45ean.
Herritxo honetako bizilagun batek hil zuen 1871an Bizkaiko azken hartza, eta bizilagun horren oinordekoen bila abiatuko da Pagadi. Bidean, herriko hainbat lagunekin egingo du topo: motoak eta bestelako aparatuak etxeko garajean konpontzen dituen mañariarra, zientzia natural museoa duen museoko jabea, 37.000 pieza gordetzen dituena, eta baserriko behiak ezin hobeto gobernatuta dituen baserritarra.
Zuhaitzek Mañariko denda bakarra ezagutuz ekingo dio egun pasari Bizkaiko herritxoan. Han topatuko du muturrak eta tripakiak ondoen prestatzen dituen mañariarra eta harekin joango da bere jatetxera. Puntako ordua iristean, jantokian zerbitzatzen lagunduko dio Zuhaitzek mañariar honi. Telebistako txutxumutxuez jardungo duten 80 urteko bi ahizpa, ile mataza indartsua daukan gizona eta ohe kontuez jardungo duen bikotea ezagutuko ditu baita ere Zuhaitzek Mañarian.
k Mañarian.