Itxi

22:00etan

Iruritan izango da gaur 'Herri Txiki, Infernu Handi'

EITB

Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik Nafarroako Baztan udalerriko herri txiki honetako eguneroko bizimodua ezagutuko dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Nafarroa aldera egingo dute txangoa gaur gauean Zuhaitzek eta Pagadik 'Herri Txiki Infernu Handi' saioan, Baztan udalerriko Irurita herrira hain zuzen. Jauregiz apaindutako herrixka honetan, bertako hainbat herritarren eguneroko bizimodua eta hainbat bitxikeria ezagutuko dituzte.

Iruritarrek euskal dantzen afizio handia dute, eta herritar gehienek dakizkite bertako dantzak. Zuhaitzek zaletasun handi horren jatorria buru-belarri ikertuko du eta hainbat pauso ikasten saiatuko da. Etxean marmelada goxoak prestatzen eta saltzen dituen emakume bat ezagutuko du. Ondoren, etxeko terrazan taldean sotopilak (gari irinez egiten diren eta taloen antz handia duten opilak) egiten dituen familiarekin arituko da. Bere baratzetik barazkiak bildu eta egunero jatetxe batera eramaten dituen iruritar bat ere topatuko du Zuhaitzek, eta gizon bera topatuko du geroago herriko kanpaiak melodia berezi batekin jotzen.

Pagadik ardi artean abiatuko du eguna. Bildotsa erditzear duten ardien txokoa bisitatuko du eta egun osoan zehar bildotsen bat jaio ote den ikustera gerturatuko da ardi-tokira. Jauregi bateko garbitokia izandako eraikina taberna xarmant eta elegante bihurtu duen gaztearekin ere arituko da, eta, handik gertu, errementari eta ferratzaile lanetan urtetan ibilitako iruritar batek hamaika istorio kontatuko dizkio. Mendian, bizkarrean motxila handia eta pisutsua daraman gazte batekin egingo du topo. Zertan ariko ote da gazte hori horrenbeste zama bizkarrean eramanez? Usain goxo batek erakarrita, herriko plazan dagoen txokolategi bat bisitatuko du, eta, eguna amaitzeko, laxoan aritzen saiatuko da herriko hainbat gazterekin.

'Herri Txiki, Infernu Handi' gaur izango da ikusgai, 22:00etatik aurrera, ETB1en.

TB1en.

Bideoak (2)