Itxi

Gaur gauean

Arratzua-Ubarrundian barrena, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan

A.A.

EiTB

Hamaika herriz osatuta dagoen Arabako gune horretako bazterrak ezagutuko dituzte Zuhaitzek eta Pagadik.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur gaueko 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan Arabara egingo dute txangoa Zuhaitzek eta Pagadik, hamaika herriz osatuta dagoen Arratzua-Ubarrandia udalera, hain zuzen.

Gasteiztik kilometro gutxira dagoen udalerri honetako biztanleek harreman estua dute hiriarekin. Zuhaitz errealitate horren lekuko izango da bizikletan erosketak Gasteizera egitera joango baita Duranan bizi den herritar batekin. Hiritik bueltan, azken 25 urteetan Gasteizen Olentzeroren papera egin duen gizona bisitatuko du bere etxean. Arabako umeak euskalduntzen lan handia egiten duen Ikasbide ikastolara ere gerturatuko da, eta han, bi irakasle belaunaldi ezagutuko ditu. Betolaza herrixkan, berriz, Arratzua-Ubarrandiako euskaldun-zahar zaharrenarekin solasaldi polita izango du, 83 urteko amona jator batekin. Betolazako eliza bitxian amaituko du eguna Zuhaitzek, duela urte batzuk herriko gazteleku bihurtu zuten elizan.

Pagadik, berriz, misio berezia izango du programan zehar: Arratzua-Ubarrundia osatzen duten hamaika herriak bisitatzea. Bidean, hainbat lagun ezagutuko ditu. Esaterako, kapoiak hazten dituen gazte bat eta ardiak internet bidez erosten dituen mutil bat. Bere misioa Zuhatza uhartean amaituko du, Ullibarriko urtegiaren erdian dagoen uhartean.

22:00etan dago ikusgai 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioa, gaur, ETB1en.

strong>

Bideoak (2)