Itxi

22:00etan

'Herri Txiki, Infernu Handi' Larrabetzun izango da gaur

A.H. | EITB

Leer en Castellano

Larrabetzuko herritarrek mila istorio kontatuko dizkiete Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadiri.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Larrabetzuraino gerturatuko dira gaur Zuhaitz eta Pagadi 'Herri txiki, Infernu Handi' saioan. Loiuko aireportutik eta Bilbotik kilometro gutxira dagoen herri txiki honetan, mila istorio kontatuko dizkieten hamaika larrabetzuar ezagutuko dituzte.

Pagadik Sarrikola auzoko bikote jator batekin eta haien bizilagun batekin txokolate goxoa edaten hasiko du eguna, eta gero, herriko mendi bideetatik ibilaldi polita egiten ari den jubilatu talde batekin ariketa fisikoak egingo ditu. Mendira, pinu artera joko du ondoren Pagadik. Bertan, bi gazte topatuko ditu lurrazpiko zulo baten barruan lanean. Larrabetzu, Bilbotik gertu egonik, gerra zibilean hiria indar frankisten erasotik babesteko eraiki zen burnizko gerriaren kokaleku da eta horren inguruan asko ikasiko du Pagadik hainbat zulotara sartuz. Eguna asto artean amaituko du. Asto gainean ibiltzen zen Larrabetzuko bandolero ezagun baten istorio polita ezagutuko du Pagadik.

Zuhaitzek gosari erraldoi batekin ekingo dio egunari indartsu: angulak, langostinoak... hainbat larrabetzuarrek badakite zer den eguna ondo hastea! Gero ilea moztera joango da herriko ileapaindegi eta barberia zaharrenera, eta ondoren elizako sakristian apaizaren sotana plantxatzen arituko da lan horretaz arduratzen den emakume jator batekin. Harek, bere ama ezagutzera eramango du, 99 urteko amona bizi eta jator bat. Mahastiak dituen emakume larrabetzuar batekin, ardo kopa goxoa edaten duten bitartean, Zuhaitzek bere maitasun kezkak konpartituko ditu harekin, eta eguna amaitzeko, 60 urtetik gorako gizonez osatutako blues talde batekin musikaz gozatzen arituko da.

'Herri Txiki, Infernu Handi' gaur emitituko da, 22:00etatik aurrera, ETB1en.

TB1en.

Bideoak (2)

Informazio gehiago (1)