Kargatzen...
Itxi

Audientzia

Erroibarreko 'Herri Txiki, Infenu Handi', denboraldiko ikusiena

A.H. | EITB

eitb.eus

Leer en Castellano

Erroibarreko saioak %12,3ko audientzia zatia izan zuen euskaldunen artean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Igandeko 'Herri Txiki, Infernu Handi' denboraldiko atalik ikusiena izan zen. Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi Nafarroako Erroibarrera joan ziren, bertako bizilagunen eskutik 11 kontzejuz osatutako udalerria ezagutzeko asmoarekin.

Saioak %5,2ko audientzia zatia lortu zuen eta euskaldunen artean %12,3ra iritsi zen. Audientzia metatuari dagokionez, 142.000 ikus-entzulek bat egin zuten emanaldiarekin Euskadin eta eragin eremuan.

'Herri Txiki, Infernu Handi'ren bigarren denboraldia audientziaren babesa jasotzen ari da, batez ere euskaldunen artean. Bataz beste, %3,4ko kuota – euskaldunen %8a – eta 82.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu.

tua lortu ditu.

Bideoak (10)

Informazio gehiago (1)