Itxi

ETB1en

Zigoitia, 22:00etatik aurrera, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan

EiTB

Leer en Castellano

Zuhaitz eta Pagadi eskiak hartuta iritsiko dira Arabako iparraldeko udalerrira, eta 17 festa ospatzen direla eta 42 ermita daudela ikusiko dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Araba iparraldean kokatzen den Zigoitia udalerria ezagutuko dute Pagadik eta Zuhaitzek gaur gaueko 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan. Hotza eta elurra iragarrita daudenez, eskiak hartuta iritsiko dira gure aurkezleak Zigoitiara.

Ez dute elur askorik topatuko, hotz handia bai ordea. Berotzea izango da Zuhaitzen helburua egunean zehar. Manurga herrian Kepa ezagutuko du, eta Zigoitian gertatzen den fenomeno klimatologiko bitxi baten berri emango dio. San Pedro auzoan Asier ikusiko du elurra kentzeko makina prestatzen. Asier Zeanurikoa da izatez, baina Zigoitiara etorri zen bizitzera bertako parrandak ugariak eta onak baitira. 17 herrik osatzen dute Zigoitia, eta beraz 17 festa ospatzen dira udalerrian. Zuhaitzek beste berezitasun bat ezagutuko du: Zigoitian abizen bereziak dituztela, konposatuak eta bertako herrien izenak integratuz. Abizen zigoitiar petoak dituzten biztanleak bilatzen arituko da Gurrutxaga. Eguna amaitzeko, eta berotasun pixka bat izateko, basora joango da Iñigo eta Koldorekin, aizkora hartuta, egurra moztera.

Pagadik, aldiz, herriko kondairak ikertuko ditu. Alde batetik, herrian urrea ezkutatuta dagoela kontatuko dio Aitorrek, eta Mikelek bilaketari ekingo dio. Bestetik, Zigoitiako apaiz-ohiak, Felix Placerrek, udalerrian 42 ermita daudela kontatuko dio, eta ermita horietako bakoitzak erremedioak eskaintzen dituela. San Bartolomeko ermitak, adibidez, beldurrak uxatzen omen ditu, eta hori hala den konprobatzeko Pagadik ermita bisitatuko du, Nuriaren laguntzarekin. Tartean, Txupi izeneko emakume bat ezagutuko du, suziri bereziak botatzeko abilezia duena.

Guzti hau eta askoz gehiago, gaurko 'Herri Txiki Infernu Handi' saioan, 22:00etatik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)