4. denboraldia
'Herri Txiki' saioaren laugarren denboraldiaren estreinaldia, arrakastatsu
EiTB
Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak aurkezten duten saioak % 6,4ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko % 15,2ko kuota lortu zituen.
'Herri Txiki, Infernu Handi' saioaren laugarren denboraldiaren estreinaldiak audientzia harrera bikaina izan du. Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak aurkezten duten saioak % 6,4ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko % 15,2ko kuota lortu ditu igande gauean. Publiko euskaldunaren artean saioak bere historian inoiz izan duen daturik onena da.
Denboraldi berria hasteko, Elizondora joan ziren Zuhaitz eta Pagadi, eta herriko hainbat istorio bitxi ezagutu zituzten bertako biztanleen eskutik. Saioak 148.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
'Go!azen Basakabira', gazteen artean nagusi
Ostiral gauean, ETB1eko 'Go!azen Basakabira' saioak euskaldunen arteko % 7,8ko audientzia zatia bereganatu zuen, eta 4 eta 12 urte bitarteko haurren artean nagusi izan zen % 24,7ko kuotarekin.
'Go!azen' telesaileko lau protagonista berri aukeratzeko castingaren nondik norakoak biltzen dituen saioak 79.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.