Itxi

Audientzia

Igandeko 'Herri Txiki', azkeneko bi urteetako saiorik ikusiena

EITB

Leer en Castellano

Ostiralean, 'Go!azen'en denboraldi berriaren estreinaldia audientzia burua izan zen 4 eta 12 urte bitarteko gazteen artean %42,3ko kuotarekin.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Igandeko 'Herri Txiki, Infernu Handi' azkeneko bi urteetako saiorik ikusiena izan zen. Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik Arabako Asparrenan grabatutako saioak  audientziaren harrera bikaina izan zuen: %6,2ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko %13,7ko kuota. Audientzia metatuari dagokionez, 134.000 ikus-entzulek bat egin zuten saioarekin Euskadin eta eragin eremuan.

Bestalde, ETB1ek ostiralean arrakastatsu estreinatu zuen 'Go!azen' telesailaren denboraldi berria Basakabi udalekuko gazteen abenturen inguruko telesailaren lehen atalak %4,8ko audientzia zatia lortu zuen eta ikus-entzule euskaldunen artean nagusi izan zen %13,7ko kuotarekin. Gainera, gazteen artean audientzia-buru izan zen, 4 eta 12 urte bitarteko umeen artean %42,3ko kuota bereganatuz.

Amaitzeko, nabarmena da asteburuko pilota emanaldiek lortutako datu ona.  Larunbatean, Olaizola II eta Altuna III pilotarien arteko lau t'erdiko txapelketako partida bere ordu tartean nagusi izan zen %13,0ko audientzia zatiarekin (euskaldunen arteko %18,5eko kuota lortu zuen). Halaber, 131.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Bideoak (9)

Informazio gehiago (2)