22.00etan
Imotz, gaur gauean, 'Herri Txiki Infernu Handi'n
EITB
Zuhaitz Gurrutxaga et Mikel Pagadi Margarita ponia lagun iritsiko dira Ultzamaldeko eskualdera.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi Ultzamaldean izango dira gaur 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan, Imotz udalerrian, zehazki. Margarita izeneko ponia lagun, Etxalekura iritsiko dira, udalerriko herriburura.
Mikel Pagadik Imotz osatzen duten zortzi herriak ezagutuko ditu. Bertan topatuko dituen bitxikerien artean, honako istorioak nabarmentzen dira: batetik, Joakin Garbisu muskiztar ilustratuarena. Liburu eta aldizkari andana irakurtzen dituen herritarra da. Modu berezian irakurtzen du, arraunaren antzeko ariketa fisikoa egin bitartean irakurtzen baititu lanak.
Bestalde, Mertxek eta Maitek Imotzen azkenaldian boladan jarri den jokoa erakutsiko diote Pagadiri, dardo jokoa. Entrenamendu gisakoak antolatzen dituzte eta entrenamendu horietako batean barneratuko da Pagadi. Etxalekuko Ixabel Igeltzen eskutik udaletxeari eta elizari lotutako hainbat kontu ezagutuko ditugu, sasoi batean bera izan baitzen herriko autoritatea. Bai autoritate terrenala, eta baita espirituala ere, Ixabel Igeltz bertako alkate eta elizako arduradun ere bazelako. Pagadiren ibilbidea Muskitzen amaituko da, bertako elkartean Bermuskitz izeneko festa ospatzen baitute herritarrek. Festa horretako ohiturak eta lege bitxiak ezagutuko ditu.
Zuhaitz Gurrutxagaren ibilbidea Goldaratzen hasiko da. Joxe Agustini ardiak zaintzen lagunduko dio, horretarako, jaki berezia prestatzen baitaki: arto pikor egosia. Latasako etxe batean, mundu berrian bizi den, baina garai bateko ohiturak mantentzen dituen Julia Jaunarena ezagutuko du su epelean. Eraso herrira mugituta, Zapa ezizeneko pertsonaia eta bere ohituretara gerturatuko gara. Zapa zapataria da, baina baditu beste hainbat ohitura ere, bemuta edatea kasu. Azkenik eta bukatzeko, Zuhaitz Zarrantz herrira igoko da bertako bitxikeriak ezagutzera. Zarrantz biztanlez herri aski txikia izaki (15 biztanle inguru) bere herri izaera galtzeko arriskuan dago administrazioko legedia dela eta. Herrian duten antolakuntza eta bizimodua zein den ezagutuko du.
'Herri Txiki, Infernu Handi' gaur izango da ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.