Itxi

22:00etan

'Herri Txiki, Infernu Handi' saioaren 100. atala, gaur, ETB1en

EITB

Leer en Castellano

Ospatzeko, Goizuetara joango dira Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi, bisitatu zuten lehen herri txikira.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur, abenduak 2, egun berezia izango da ETB1eko 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioarentzat. Izan ere, ehungarren atalera iritsiko da.

2014ko uda amaieran jarri zen martxan 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioa. Bosgarren denboraldia du aurtengoa, eta lau urte pasatxo horietan Euskal Herriko hainbat eta hainbat izan dira bisitatutako herriak. Hasiera batean 10 baziren, ia konturatu gabe, 100.eraino iritsi dira eta, 100 herritatik pasa direla ospatzeko saio berezia egingo dute. Horretarako, Zuhaitzek eta Pagadik bisitatu zuten lehen herri txikira bueltatuko dira: Goizuetara.

Herritarrak izaten dira saioaren istorioen protagonistak eta lehenbiziko programa hartan elkarrizketatutako batzurekin elkartuko dira berriro Zuhaitz eta Pagadi, lau urteren buruan euren egunerokotasuna, errutina edota bizia zertan aldatu den jakiteko. Euren 'lagun zaharrekin' topatuko dira, baina ez horiekin bakarrik. Izan ere, herriak 'bizirik' segitzen duen heinean, pertsona edo herritar 'berriak' ezagutuko dituzte.

Bi horien arteko konbinazioa izango da saioaren muina. Betiko moduan, bideoen ondoren aurkezleak oholtzara aterako dira komentario eta txisteak egitera. Lehena eta oraina uztartzeko eta borobiltzeko baliatuko dituzte. Nola ez, Sebastian Lizasoren bertsoek ospakizun berezi honi ukitu hunkigarri bat emango diote.

'Herri Txiki, Infernu Handi' igande honetan izango da ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)