22:00ean
Denboraldiko unerik onenak, gaurko 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan
EITB
Zuhaitzek eta Pagadik denboraldi honetan bizitako momenturik dibertigarrienak bilduko dituzte.
Igande honetako 'Herri Txiki, Infernu Handi' emankizuna haien bulego nagusitik egingo dute Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik. Ohiko aldrebeskeria eta deabrukeriak lagun dituztela, azken denboraldi honetako unerik gogoangarrienen errepasoa egingo dute. Tartean izango dira Abaurregaina, Legutio, Itsasu, Busturia, Zubieta edota Soraluzeko herriak.
Momentu dibertigarrienen bilduma hau, gaur bertan izango da ikusgai, 22:00etan, ohi bezala, ETB1en eta eitb.eus-en, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan.