Audientzia
Añorgako 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioak erantzun bikaina izan du
EiTB
Euskaldunen artean % 15,2ko audientzia-zatia eskuratu zuen Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik aurkezten duten saioak.
Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi Añorgan "Herri Txiki"n. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
ETB1eko 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioak, oro har, % 5,1eko audientzia-zatia eskuratu zuen igandean (urriak 6), eta euskaldunen artean, berriz, % 15,2ra iritsi zen. Pagadik eta Zuhaitzek Añorgako hainbat auzokiderekin bizitakoak 138.000 ikus-entzuleko audientzia-metatua izan zuen EAEn eta eragin-esparruan.