Itxi

22:00etan

Loiola, gaur gauean, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan

EiTB

Leer en Castellano

Zuhaitz eta Pagadi Donostiako Loiola auzoa ezagutzen ibiliko dira oraingoan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan, Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik Donostiako Loiola auzoa ezagutuko dute.

Loiolako hainbat bitxikeria azalduko dizkio Enekok Pagadiri: tartean, Xabier Saldiasek famatu egin zuen 'Behin batian, Loiolan' kantua Donostiako Loiola auzoan dagoela kokatuta. Latsariak Urumea ibaian Isabel II.aren arropak garbitzen ibiltzen ziren; kuartela egin zenean, kuarteleko zaldi kakak ibaira joaten ziren, eta horregatik sortu zuten garbitegia; horiek eta beste hainbat kontu azalduko dizkio. Matxiñenea baserrian, berriz, Iñaki ezagutuko du. Garai batean, Loiola baserri auzoa zen, baina asko aldatu da, eta Iñakik zutik dagoen baserri bakarrenetakoan nola bizi den erakutsiko dio. Ondoren, Ander topatuko du kalean, buruhandiak eskuan dituela. Loiola beti jai giroan dabilen auzoa dela azaldu, eta bertako hainbat bitxikeria erakutsiko dizkio. Bukatzeko, Pili eta Mari Tererekin egongo da, eta Loiolan 15 urtez egiten duten 'Panpin parada' zer den eta nola sortu zen azalduko diote.

Zuhaitzek, berriz, Teresa, Angel eta Lore ezagutuko ditu. Kuartel ondoan bizi dira, eta bertako turuta soinuen eta gertaeren berri emango diote. Lorek txakurra du etxean, eta Angelekin ibiltzen da egunero kalean paseoan. Ederki zaintzen dute Lore: Angelek olibak ematen dizkio, eta Terek, berriz, galletak. Gero, kantua eta dantza gustuko dituen Keparekin batuko da. Kepa nazka-nazka eginda zegoen pertxero izateaz, emakume guztiak dantzan hasi eta haien traste guztien zaintzaile izateaz, alegia, eta dantza ikasten hastea erabaki zuen. Energiaz beteriko Igonerekin egongo da jarraian. Loiolako tabako eta loteria saltzailea da Igone. Familiaren estankoan egiten du lan, eta 50 urte bete ditu aurten. Youtuberra da bera, eta estresaren aurkako tratamendua grabatuko du Zuhaitzekin batera bere kanalerako. Pakitak, berriz, 92 urte ditu, eta sasoiko dago. Hain ongi egoteko sekretuak zeintzuk diren azalduko dio: ibili eta ez haserretu!

'Herri Txiki, Infernu Handi' saioa gaur izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en, 22:00etan.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)