Itxi

22:00etan

Erandioko Goierri auzoa, gaur gauean, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan

EiTB

Leer en Castellano

22:00etatik aurrera, bertako bizilagunen istorioak eta bitxikeriak bilduko dituzte Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Euskal Telebistako "Herri Txiki, Infernu Handi" saioa aurtengo denboraldiaren azken txanpan sartu da. Gaur, ekainak 21, Erandioko Goierri auzoa bisitatuko dute Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik.

Bizkaiko Goierri auzoa arrazoi ugarigatik da oso ezaguna: besteak beste, mundu-mailan garaipen handiak lortu dituelako bertako sokatira-taldeak. Horrez gain, idi-probetarako afizio izugarria dago auzoan, eta lana apustuekin lotzeko ohitura hori nabaria da bertakoen bizimoduan, izaera berezian eta umorean. 

Halakoak eta bitxikeria gehiago kontatuko dizkio Aitor Koteron auzotarrak Mikel Pagadiri; besteak beste, zer lotura daukan auzoak Citroen C-15 autoarekin. Julen Urra baserritarraren idi-parearekin komeria latzak pasako ditu Pagadik, eta Juanjo Billalabeitiak sokatira-munduan txapeldun izateko sekretu guztiak kontatuko dizkio. Hori guztia Anastasiorekin lege zaharreko hamaiketakoa nola egiten den ikasi arte. 

Zuhaitz Gurrutxagak, berriz, auzoko pertsonarik bereziena ezagutuko du: goitizena Herbehereetako edari bati zor dion Fockink baserritar umoretsua. Harekin gosaldu ostean, behorrak mariatxien doinuan paseatzen dituen Ikerrekin egingo du goiz-pasa, eta, ondoren, baserriko oilategian auzoko ile-apaindegi bakarra ireki zuen Josuneri egingo dio bisita Zuhaitzek. Amaitzeko, Ana Rosarekin kafe bat hartu eta elkarrekin telenobela turkiar bat ikusiko dute. 

"Herri Txiki, Infernu Handi" saioa, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)