Itxi

Audientzia

"Herri Txiki" euskaldunen artean nagusi, igande gauean

EiTB

Leer en Castellano

Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak aurkeztutako saioak % 6,5eko audientzia zatia eta euskaldunen arteko % 18,1eko kuota izan zituen.

"Herri Txiki, Infernu Handi" saioa Alkizan. EiTBko bideo batetik lortutako irudia

Igande gaueko "Herri Txiki, Infernu Handi" saioak, denboraldiko azken atalak, harrera bikaina lortu zuen. Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik Gipuzkoako Alkiza herrira egindako bisitak % 6,5eko audientzia-zatia lortu zuen, eta euskaldunen artean nagusi izan zen, % 18,1eko kuota bereganatuz. Emanaldiak 130.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

 

Informazio gehiago (2)