Itxi

22:00etan

Elduain bisitatuko du "Herri Txiki, Infernu Handi" saioak gaur gauean

EiTB

Leer en Castellano

Tolosaldea eskualdeko herri honetako bizilagunek euren eguneroko zereginak erakutsiko dizkigute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur gauean, Elduain ezagutuko dute Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan. Elduain Gipuzkoako ekialdean dagoen udalerri txikia da, Tolosaldea eskualdekoa. 25,2 km²-ko azalera du eta 240 biztanle zituen 2014 urtean.

Oihanak, herriko alkateak, emango dio herriaren berri Pagadiri. Elduayen edo Elduain? Jende askok oraindik Elduayen erabiltzen du, baina 1990etik ofizialki Elduain dela argituko dio. Alkate izendatu eta lehen albisteetako bat izan zen, Gipuzkoan mugimendu gutxien zuen kutxazaina zela Elduaingoa eta kendu egingo zutela. Ondoren, Pagadi paseoan doala Maritxu topatuko du. Energia asko duen emakumea da Maritxu. Arratsaldero lagunak biltzen dira bere etxe atarian, kafetxo bat hartu eta arratsalde pasa. Hori bai, zelebrazioetan xanpaina. Santu zerrenda ederra dute ospatzeko. Elduaingo lehen etxean Lourdesekin topo egingo du. Berastegiko Eldua auzoarekin dago mugan. Errota izana da bere etxea, eta garai batean Eldua eta Elduaini argia ematen zion. Inguruak erakutsiko dizkio Pagadiri eta nola ez, talo batera gonbidatuko du. Pagadik, Ibonekin topo egingo du jarraian. Sagardoa egiten 20 urte badaramatza Ibonek eta prozesua zein den erakutsi dio Pagadiri.

Zuhaitzek, aldiz, Juxta ezagutuko du. Mendizalea da eta ez zaizkio batere gustatzen hormigoia eta asfaltoa. Egunero gimnasia egiten du eta masajeak ematen dizkio bere buruari. Zuhaitzi azalduko dion bezala, horretarako ona da arbendol gozo olioa. Etxe baten inguruan antzara oihuka, eta hortxe aurkituko du Gurrutxagak Juan Joxe. Izan ere, segurtasun alarma berezia du Juan Joxek. 'Xarra' bezala ere ezagutzen dute, baita Lizasoren anaia bezala ere. Gero, aldapan behera doala Maritxu topatuko du eta iturriraino lagunduko du. Gidatzea gustuko du Maritxuk eta Leitzara joaten denean "Maritxu, la chica del Ibiza" esaten diote.

Historia hauek eta gehiago, igandero, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)