Audientzia
"Herri Txiki, Infernu Handi" euskaldunen artean nagusi, igande gauean
EITB
Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak aurkeztutako saioak % 5,4ko audientzia zatia izan zuen oro har, eta euskaldunen artean % 13,0ko kuota.
Igande gaueko "Herri Txiki, Infernu Handi" saioa Andosilla herrian barrena aritu zen bertako bizilagunekin batera istorio eta bitxikeria berriak ezagutzen.
Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik aurkeztutako saioak % 5,4ko audientzia-zatia lortu zuen, eta euskaldunen artean nagusi izan zen, % 13,0ko kuota bereganatuz.
Emanaldiak 111.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.