Kargatzen...
Itxi

Audientzia

"Herri Txiki, Infernu Handi" euskaldunen artean nagusi, igande gauean

EITB

Leer en Castellano

Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak aurkeztutako saioak % 5,4ko audientzia zatia izan zuen oro har, eta euskaldunen artean % 13,0ko kuota.

Zuhaitz eta Pagadi Andosillan. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Igande gaueko "Herri Txiki, Infernu Handi" saioa Andosilla herrian barrena aritu zen bertako bizilagunekin batera istorio eta bitxikeria berriak ezagutzen.

Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik aurkeztutako saioak % 5,4ko audientzia-zatia lortu zuen, eta euskaldunen artean nagusi izan zen, % 13,0ko kuota bereganatuz.

Emanaldiak 111.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Informazio gehiago (2)