Audientziak
"Herri Txiki, Infernu Handi" euskaldunen artean nagusi, igande gauean
EITB
Pasai San Pedrora egindako bisitak 128.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Igande gaueko "Herri Txiki, Infernu Handi" saioak harrera bikaina lortu zuen. Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik Gipuzkoako Pasai San Pedro herrira egindako bisitak % 5,1eko audientzia-zatia lortu zuen, eta euskaldunen artean nagusi izan zen, % 14,0ko kuota bereganatuz.
Halaber, emanaldiak 128.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Horrez gain, larunbatean, "Oholtzan" saioak aurtengo udan Villabona-Amasan izan zen Trikiti Jaialdia eskaini zuen. Saioak % 4,3ko audientzia-zatia lortu zuen, eta euskaldunen artean, % 8,8ko kuota. Gainera, 167.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.