Itxi

22:00etan

Kortezubi, gaur gauean, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Zuhaitzek eta Pagadik Kortezubi herri bizkaitarra eta bertako bizilagunen istorioak ezagutuko dituzte igande honetan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Aste honetan, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxagak Bizkaiko Kortezubi herria ezagutuko dute.

Zuhaitzek Oma auzoan hasiko du eguna. Javier Legarzarekin batera esne zopak kafearekin hartu eta kontu kontari arituko dira Handiketxe baserrian. Telebista kate japoniar bateko aurkezleak Omako basora bere traktorean igo zitueneko pasarteaz ere hitz egingo dio baserritarrak Elgoibarko aurkezleari. Handik Terlegiz auzora mugituko da, Jonathan Txertudirenera. Kortezubiko arrautzarik onenak omen dira bere oiloenak eta, kalitatezko arrautza bat identifikatzen jakiteko gakoak emango dizkio Zuhaitzi. Baina Kortezubin leku enblematikorik bada, hori Santimamiñe koba da. Bertan gidari lanetan aritu zen David Bengoetxea 45 urtez, eta "satorrek eta kabernikolek baino denbora gehiago" pasatu omen zuen lur azpian eta, beraz, konpainia ezinhobean bisitatuko du lekua gure aurkezleak. Eguna borobiltzeko, Pedro Madariaga 'Angula' eta Lindo bere astoa ezagutuko ditu elgoibartarrak, atzeraka ibiltzen dakien aberea.

Pagadik, berriz, ziurrenik Kortezubiko aurpegirik mediatikoena denarekin egingo du topo goizean goiz: Jose Antonio Bastegieta "Marko". 28 urtez alkate izan zen eta bera da Kortezubi Gernikatik desanexionatu izanaren "erruduna". Garai batean lortutako Guiness errekorrengatik eta antolatutako txapelketa eszentrikoengatik gogoratzen dute askok "Marko", baina erronka bat oraindik zintzilik geratu zaio. Jarraian herrigunetik Elgorriaga auzora joango da Villabonakoa eta han, Lapikote baserrian, Arkaitz Bilbaorekin egingo du topo. Lapikotekoek bi hektarea dituzte berotegiz beteta, eta bertan hazten dute, besteak beste, bere produkturik preziatuena: sagarren antzera hozkaka jaten dituzten tomateak. Eta baratzetik elizara, Donejakue Apostoluaren elizara, hantxe ibiltzen baita garbiketa-lanetan Angelita. Herriko serora beteranoena da eta, mantenuaz ez ezik, meza emateaz ere arduratzen da abadea falta denean; oraingoan Pagadi izango du laguntzaile. Azkenik, Lezika jatetxeko Berdaitz Bengoetxea ezagutuko du Villabonako aurkezleak, eta bere asmakizun xelebre bat aurkeztuko dio, bainera-labea.

"Herri Txiki, Infernu Handi" igandetan izaten da ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)