Itxi

Audientziak

"Herri Txiki", 'Erlauntza' eta kirol emanaldien audientzia harrera bikaina, ETB1en

EITB Media

Leer en Castellano

Igandeko Athletic B-Real Sociedad B partida eta Binakako Txapelketako larunbateko neurketa euskaldunen artean nagusi izan ziren.

Zuhaitz eta Pagadi Orion, "Herri Txiki" saioan. EITB Mediako bideo batetik lortutako irudia.

Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak aurkeztutako "Herri Txiki, Infernu Handi" saioaren itzulerak audientziaren harrera bikaina izan zuen igandean. Oriori eskainitako atalak % 4,5eko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 9,3ko kuota lortu zituen. Halaber, emanaldiak 135.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Bestalde, Erlauntza filmaren estreinaldiak % 4,0ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 10,8ko kuota bereganatu zituen. Mireia Gabilondok zuzendutako pelikula euskaldunen arteko bigarren aukera izan zen ostiral gauean. Halaber, 149.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Kirol emanaldiak

Asteburuko kirol eskaintza zabalak ere datu bikainak lortu ditu. Larunbatean, Iruñetik eskainitako Binakako Txapelketako Jaka-Martijak vs Olaizola II-Rezustak norgehiagokak % 8,2ko audientzia-zatia lortu zuen eta euskaldunen artean nagusi izan zen % 16,7ko kuotarekin. Gainera, 121.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Bestalde, igandeko Athletic B-Real Sociedad B partidak % 7,9ko audientzia-zatia izan zuen eta euskaldunen artean nagusi izan zen % 10,4ko kuotarekin. Audientzia metatuari dagokionez, 81.000 ikus-entzulek bat egin zuten emanaldiarekin Euskadin eta eragin eremuan.

Informazio gehiago (1)