Audientziak
Oihartzun nabarmena "Herri Txiki, Infernu Handi" saioak, igandean
EITB MEDIA
Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak Iruraiz-Gauna herriari egindako bisitak urteko bigarren audientzia-zatirik altuena lortu zuen: % 6,4ko kuota eta euskaldunen artean, % 11,6.
Igandean "Herri Txiki, Infernu Handi"k Iruraiz-Gauna herria bisitatu zuen bertako bizilagunen eskutik. Audientziaren aldetik, harrera bikaina izan zuen Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik gidatutako saioak, urteko bigarren audientzia-zatirik altuena lortu baitzuen: % 6,4ko audientzia-zatia eta euskaldunen artean, % 11,6ko kuota.
Halaber, 118 000 ikus-entzuleko audientzia-metatua eskuratu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Berebat, igande gauero ETB1en eta eitb.eus-en ikusgai dugun programak, hazkunde nabarmena erakutsi du. Ekainean lortutako datuak adibidez, denboraldiarekin alderatuta, % 24,5eko hazkundea izan du.
Hurrengo igandean, uztailak lau, denboraldiko azken atala eskainiko da. Altza herria eta bertako biztanleak hartuko ditu saioak protagonista. 22:30etik aurrera izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en.