Kargatzen...
Itxi

22:30ean

Oñati, gaur gauean, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Zuhaitz eta Pagadi Oñatiko bizilagunen istoriorik bitxienak ezagutuko dituzte.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur gauean, Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik Oñati (Gipuzkoa) herria eta bertoko bizilagunak ezagutuko dituzte "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan. Zortzigarren denboraldiko bosgarren atala izango da.

Esteban Irusta izango da Mikel Pagadik Oñatin ezagutuko duen lehen herritarra. 86 urteko apaiz ohia, leku guztietara azkar batean joaten da bere bizikleta eta betaurreko bitxiekin. Bestetik, Mariano Altube eta Imanol Galdosen bizikleta lasterketaren lekuko izango da Pagadi. Igor Urteagak 7.000 kiloko kamioi bati tiraka jarriko du Pagadi. Oñatiarrak kamioiak zein kotxeak bere indar hutsez mugitzeko afizioa dauka. Oñatiko Murgia auzoan gaizki aparkatuta dagoen kotxe bat euren eskuak erabiliz egoki aparkatuko dute biek. Pagadik Oñatin topatuko duen azken herritarra Joxe Manuel Molinero izango da. Bere etxeko balkoitik, inguruko mendiekin hitz egiten jarriko dira.

Zuhaitzek, bestalde, Angel Egañarekin egingo du eguneko lehen otordua. Angelek urteak daramatza baratxuria mermeladarekin gosaltzen. Angelen ustez, hori da 96 urtera sasoiko iristeko sekretua. Xabier Infante, Hartza, igeriketaren misiolari gisa iritsi zen Gasteiztik Oñatira; oñatiarrek igerian ikastea zuen helburu. Usakoko urtegian bainatuko dira Zuhaitz eta Hartza. Jazinto eta Jesusa oñatiarrek 70 urte daramatzate batera, eta euren maitasunaren sekretua zertan datzan ikertzen saiatuko da Zuhaitz. Azkenik, Mikel Ormazabalekin elkartuko da Zuhaitz. Baserria baino gehiago du Mikelek, hari pegatuta Magdalenako ermita baitago eta horrekin batera frontoia, bere kotxea gordetzeko erabiltzen duena.

"Herri Txiki, infernu Handi" asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)