Itxi

22:30ean

Arakil, gaur gauean, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Arakil haraneko bizilagunen istorioak ezagutuko dituzte Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Zortzigarren denboraldiko seigarren atalean, 12 kontzejuz eta herri batez osatua dagoen Arakil haranean ibiliko dira Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan

Pagadik David ezagutuko du Ihabarren. Herriko behitegi bakarra eramaten du Davidek. Lanean jarriko du Pagadi, eta Felixillo aurkeztuko dio, Nafarroako lehen Lelly astronauta. Pruden topatuko du ondoren Ihabarreko kalean ohol handi bat mugitzen. Kale erdian jarri, eta afariak egiten dituzte bertan. La tabla de los caballeros esaten diote. Gainera, baratzean lanean ari dela Mikelekin egingo du topo. Brikolaje zalea da eta oilategi mugikorra du Mikelek. Azkenik, Etxeberrin Gari topatuko du. Goitibeherarekin ibiltzen da Gari, eta kaskoak auto barruan ditu.

Bestetik, Zuhaitz Martarekin egongo da Egiarretan. Haraneko herrien nolakotasunak kontatuko dizkio. Etxeberrin Clemen topatuko du. 90 urte beteko ditu eta adin horretara osasuntsu iristeko sekretuak konatutako dizkio. Hiriberrin Arantxarekin izango da, oinez ibiltzea antidepresibo onena dela azalduko dio, eta zuhaitzak besarkatzea, antsiolitikorik onena. Azkenik, Ihabarren Samuel topatuko du lasto fardo batzuk garraiatzen.

"Herri Txiki, Infernu Handi" asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrer,a ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)