Itxi

22:15ean

Iruñeko Sanduzelai auzoan izango da "Herri Txiki, Infernu Handi" saioa gaur gauean

EITB Media

Leer en Castellano

Zuhaitzek eta Pagadik Iruñeko auzo honetako bizilagunen istorioak ezagutuko dituzte.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik Iruñeko Sanduzelai auzoa ezagutuko dute, gaur gauean, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan. 60ko hamarkadan industrializazioarekin sortu zen gaur egungo Sanduzelai, bertan altxa baitzituzten fabriketako langileentzako bizilekuak.

Pagadik saioa tokiko historia ezagutzen hasiko du. Josuk azalduko dizkio auzoak dituen ezaugarriak. Itzirekin topo egingo du jarraian. Munduko toki ezberdinetatik ekartzen dioten harearen kolekzioa egiten du Itzik eta Pagadi igeriketa sinkronizatuko ariketak egiten jarriko du. Kale animazioan aritzen da Josu, eta auzoa mugimenduan jartzen dute. Lokal aurrean topatuko du prestaketetan, eta Sanduzelaiko jaietan egiten dituzten ekintzen hitz egingo dute. Bukatzeko, Mauro argentinarraren istorioa ezagutuko du. San Ferminak ezagutu ondoren, maitemindu eta bertara etorri da bizitzera. Euskal filologia ikasi nahi du, eta euskara irakatsi.

Zuhaitzek, berriz, Ana topatuko du. "SuperSanduzelaikoa" dela esaten du Anak, bertan bizi eta bertan lan egiten duelako. Ondoren, baratzerako bidean, Juana Marirekin egingo du topo. Baratzean dituen hainbat bitxikeria erakutsiko dizkio Zuhaitzi. Smily irlandarra da eta 30 urte daramatza Euskal Herrian. Iritsi zenean, ez zituen bertako hainbat ohitura ulertzen, eta anekdota horiek kontatuko dizkio. Bukatzeko, Amaiarekin izango da, auzoak duen bizitza komunitarioaz hitz egingo dute eta haren "Tipex" taldea ezagutuko du Zuhaitzek.

"Herri Txiki, Infernu Handi" 22:15ean izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)