Itxi

22:15ean

Tafalla, gaur gauean "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Zuhaitzek eta Pagadik Nafarroa erdialdeko Tafalla udalerria bisitatuko dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan, Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik Nafarroa erdialdeko Tafalla udalerria bisitatuko dute.

Pagadik Pello Leraltarekin egingo du topo iritsi eta berehala. Madrilen sortu eta Tafallan bizi da; alde zaharreko kale estuak eta armarriak ditu maite, eta guzti-guztiak erakutsiko dizkio Billabonakoari, bizikleta gainean. Gero, musher ariko da Pagadi, Julian Zufiaurrek emandako argibideei esker. Ikusi beharko nola moldatzen den aurkezlea huskyek tiratutako quad-aren gainean... Hirugarrenik, Graciela Santesteven argentinarra ezagutuko du, eta Zodiaco bere zaldiarekin doma klasikoan nola aritzen den ikasiko du. Azkenik, Unai Martinezen eskutik, Tafallako erraldoien konpartsa zaharra eta berria ikusteko aukera izango du Pagadik.

Zuhaitzek, aldiz, mahasti artean hasiko du eguna. Patxi Azkaratek ardo gorri nafarra egiteko mahatsak hazi eta saltzen ditu. Euskal Herriko jairik zaharrenak Tafallakoak direla dio Txetxik, eta bera ere beteranoa da, urte luzez parte hartu baitu herriko entzierroan. Eskola zaharreko korrikalarien manamenduak erakutsiko dizkio Gurrutxagari. Bestalde, Oier Labat tafallarrak dantza garaikidea du ogibide. Gai izango al da Zuhaitz halako mugimenduak egiteko? Eguna amaitzeko, Tafallako ikastolako lehenengo andereñoetako bat ezagutuko du Elgoibarkoak: Kontxa. Hastapen haietaz eta herriko jendearen goitizenez hizketan ariko dira. 

"Herri Txiki, Infernu Handi", gaur, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)