Itxi

22:15ean

Irurtzun, gaur gauean "Herri Txiki Infernu Handi" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Zuhaitzek eta Pagadik Nafarroako Irurtzun herria bisitatuko dute aste honetan, eta karretilen kronoeskaladan, futbolean eta euskal mitologiako pertsonaien jantziekin ikusiko ditugu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga Nafarroako Irurtzun herriko kaleetan ibiliko dira gaur "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan, Patxi, Mikel. Roberto, Irati, Mikel, Joana eta Txape bidelagun dituztela.

Pagadik harategi aurrean topatuko du Patxi. Bere espezialitateak azaltzeaz gain, ogiarekin duen ohitura bitxi bat ere erakutsiko. Mikel, berriz, Sakanako harri-jasotzaile eskolan ibiltzen da. Garai batean harria jasotzen ibilitakoa da, baina egun harri-jartzaile aritzen da. Egurra eta motozerrarekin figurak ere egiten ditu. Jarraian, Roberto topatuko du Pagadik, entrenatzen. Areto futbolean aritzen da Izurtzungo Xota taldean, eta taldeko zaharrena da. Patapalo edo Palote goitizenarekin ezagutzen dute Roberto. Bukatzeko, Iratirekin ere egongo da, eta herriko jaietan egiten dituzten lehiaketen berri emango dio: txapel jaurtiketa, azeituna jaurtiketa eta arropak bata bestearen gainean jantzita zeinek pisu gehien hartu. Moldatuko al da Pagadi?

Pagadi, harria jasotzen

Zuhaitzek, berriz, Mikelekin hasiko du eguna. Pilotazalea da Mikel, genio handikoa, eta herri arteko txapelketetan ere aritzen da. Pilotaz aparte, euskal mitologiako pertsonaiekin kale animazioan aritzen da Iskidi taldean. Joanarekin ere elkartuko da Zuhaitz, eta bere bi afizioak ezagutuko ditu: loreak eta erreformak. Bukatzeko, eskorgen kronoeskalada ezagutuko du, karretilen kronoeskalada, alegia. Txape da lasterketaren erruduna, eta horren nondik norakoak azalduko dizkio Zuhaitzi.

"Herri Txiki, Infernu Handi" gaur izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)